Revista Bidebarrieta La revista Bidebarrieta fundada en 1996 difunde las investigaciones de historia y otras materias relativas a Bilbao y su įrea metropolitana.

Jatorrizko artikuluak

1. Lanak argitaragabeak izango dira, beraz ez dute, ez osorik ez partez, inon agertuak izan behar.

2. Nazioarteko zientzia komunitateko edozein hizkuntzatan bidali ahal izango dira,bereziki Bilboko bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz.

3. Lan guztiak aldizkariko Erredakzio Batzordearen begipean utziko dira haren onespena jasotzeko, berau beti ere argitaratu aurreko ezinbesteko baldintza izango baita. Bi adituk artikuluren irakurketa eta ebaluazioa egingo dute eta artikulugileak adituen gomendioak eta zuzenketak onartu beharko ditu.

4. Artikuluak .ODT libre office formatuan edo WORD eran bidaliko dira ondoko helbidera: Joseba.agirreazkuenaga@ehu.eus

5. Lanaren luzera 5000 hitz eta 9000 hitz bitartekoa izatea gomendatzen da, Garamond letra moldez. Orri guztiak zenbakiz hornituak izango dira, oharrei eta irudiei dagozkienak barne.

6. Azaleko orri batean honako hauek ezarri behar: izenburua hiru hizkuntzetan, (euskara, gaztelania, ingelesez egile edo egileen izena eta bi abizenak (bigarren izenaren iniziala bakarrik); datu pertsonalak, helbidea, telefonoa eta lanaren amaiera data. Egile bakoitzak bere datuak azaldu beharko ditu (unibertsitatea, ikerketa erakundeak,etab.).

7. Lana laburpen adierazgarri batez lagunduko da, gehienez 80 hitzekoa, hiru hizkuntzatan: euskara, gaztelera eta ingelesa. Puntu eta bereizik gabe aurkeztuko da. Halaber, giltz-hitzak aipatu behar dira (bost gehienez) hizkuntza horietan eta garrantziaren arabera ordenatuak.

8. Testuaren antolaketa egokiari begira, zati-azalak ongi bereiztea kontseilatzen dugu, hartarako zifra arabiarrak bakarrik erabiliz, ondoz ondoko maila zenbakidunetan (1/1.1./1.2./1.3.../2/2.1./2.2./...). Ez dira zifra erromatarrak eta letrak nahastu behar.

9. Irudiak, grafikoak, taulak, etab. euskarri informatikoan aurkeztuko dira. Argazki- material guztiak ondoz ondoko zenbakiak izan beharko dituzte, sail bakar batean eta aurretik "Irudia" hitza (edo horren laburdura) dutela, dagokion oinarekin eta testuan non kokatzen den adierazten dela.

10. Aipamenak komatxoen artean edo kurtsibaz ezarri behar dira, eta testuan integratuak gehienez bi lerroko luzera dutenean. Aipamen luzeagoetarako, letra-tamaina txikiagoa edo kurtsiba erabiltzea gomendatzen dugu, baina paragrafotik bereizita eta lerro sangratuetan (alinea).

11. Oharrak ondoz ondoko zenbakiak izando dituzte eta orri azpian ipiniko dira argibide oharrak direnean, eta lanaren amaieran bibliografia-oharrak direnean. Bibliografia oharpen laburtuaren arauak errespetatuko dira (ISO 690 erreferentzia bibliografikoak; UNE 50-104). Hau da: deiturak (letra larriz), egilearen izena. Izenburua (letra etzanez), argitalpen zenbakia, haria; argitaletxea, urtea; orriak. AGIRREAZKUENAGA, Joseba. Euskal herritarren burujabetza (1793-1919): Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz: Foruen erakundetzetik Autonomia Estatutura. IruĢn, Alberdania, 2012, orr. 324. Delako erreferentzia bibliografia-unitate handiago baten zatia delarik, "In": preposizioa erabiliko da. AGIRREAZKUENAGA J., ā€œEntre dos Constituciones: ConstitucioĢn vizcaiĢna y ConstitucioĢn espanĢƒola, Diputaciones Forales y Diputaciones provinciales (1808-1877)ā€. In Historia de la DiputacioĢn Foral de Bizkaia (1500-2014) Bilbao, DiputacioĢn Foral de Bizkaia, 2014, orr. 229-378

12. Arau hauek ez betetzeak lana ez argitaratzea ekar dezake.